Imanol Rayoren 'Hil kanpaiak' Zinemaldian

Guaixe 2020ko uzt. 31a, 11:34
Imanol Rayo arbizuarra, ezkerretik bigarrena, 'Hil kanpaiak' filmaren grabaketan. DAVID HERRANZ

Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da arbizuarra. Urbasan grabatutako Akelarre, Pablo Aguerorena, Urrezko Maskorra irabazteko lehian dago. Irailaren 18tik 26ra izanen da Donostiako zinema jaialdia

Imanol Rayoren bigarren filma da Hil kanpaiak, eta Donostiako 68. Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da. Beren lehen edo bigarren lan luzea filmatu duten zinemagileen filmek lahietzen dute atal honetan. Arbizuarrak 2011. urtean Zinemira saria irabazi zuen Bi anai lehen filmagatik. Hil kanpaiak Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobelan oinarrituta dago eta zinema beltza eta familiarteko drama uztartzen ditu. Besteak beste, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez dira pelikuako protagonistak. Filma urriaren 16an mustuko dute. 

Bestetik, Urbasan grabatutako eta Altsasuko figuranteek parte hartu zuten Akelarre filma Sail Ofizialean ikusi ahalko da eta Urrezko Maskorra irabazteko lehian egonen da. Pablo Aguero argentinarraren bosgarren filma da eta XVII. mendean girotutako drama historiko bat da, sorginkeriarekin zerikusia duen prozesu judiziala du oinarri.