Euskal pop doinuak Arbizun

Guaixe 2020ko abu. 28a, 11:26

Bulego taldea. UTZITAKOA

Bulego taldeak kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, 20:30ean. Eguraldi txarra dela eta, emanaldia frontoian izanen da. 

Bulego Azkoitiko talde berri bat da. Xabi bateria jolea da, Tomasek gitarra jotzen du eta abesten du, Jontxu baxu jolea da, Ruben gitarra jolea eta Itziarrek teklatua jotzen du. Boskoteak pop musika egiten du, euskaraz. Urte eta erdi aritu dira taldea sortzen, eta Deep Soda Arbizuko ekoiztetxearen sigilua du. Bihar, abuztuak 29, larunbata, 20:30ean, kontzertua eskainiko du. Emanaldia Arbizuko plazan egiteko aurreikusita zegoen, baina eguraldi txarra eginen duenez kiroldegian izanen da. 

Udako arratsaldeak alaitzeko Arbizuko udalak kultur programa anitza antolatu zuen. Besteak beste, Haize Berriak banda, Arbizuko trikitlariak, mariatxiak eta haurrendako antzerkia izan dira Arbizuko plazan sortutako agertokian.