Arbizuko irakurketa taldearen proposamen bat

Guaixe 2020ko ira. 17a, 10:06

Gaur, osteguna, 19:00etan, Amets Arzallus Antiak Ibrahima Balderekin batera idatzitako 'Miñan' liburua aurkeztuko du Arbizuko udaletxeko batzar gelan

Ibrahima Gineako hiriburutik Nzerekorera dauden mila eta hirurehun kilometroak hiru edo lau urtez zeharkatu zituen kamioi batean gidari batek aprendiz onartu zuenetik. Egun batean amak deitu eta anaia txikia falta zela esan zion. Haren bila abiatu zen basamortua gurutzatuta. Afrikatik Europarako bidea egin zuen. Amets Arzallus Antia idazleak Ibrahimaren istorioa jaso du 'Miñan' liburuan, eta gaur, osteguna, hilak 17, 19:00etan, Arbizuko udaletxeko batzar gelan aurkeztuko du. Herriko irakurketa eta gogoeta taldeak antolatu du ekimena.