Arbizuko Udalak kiroldegia kudeatzeko Serdeport enpresa kontratatu zuen. Jon Lazkoz arbizuarra izendatu zuen kiroldegiko gerente. Han lan eginen zuten Sebastian Intxausti eta Unai Arretxe arbizuarrek ere. Kiroldegi berriak, besteak beste, honako eskaintza izanen zuen: yoga, eskalada, kirol lehiaketa herrikoiak eta prestakuntza fisiko trinkoa. Kiroldegiak 187 milioi euroko aurrekontua izan zuen. Hura eraikitzeko Arbizuko Udalak Nafarroako Gobernuaren % 67ko dirulaguntza izan zuen.