Ez dok hamabi!

Guaixe 2020ko urr. 9a, 10:34
Aurten ez da aurreko txistor usairik zabalduko plazan barna.

COVID-19 gaitzagatik aurten ez da Txitor Egunik izanen. Larunbatean Hodei Magoaren emanaldia izanen da. Iganderako azoka aurreikusita zuten, baina egoera kontuan hartuta bertan behera uztea erabaki dute

Pandemia ez hedatzeko segurtasun neurriengatik, Arbizuko Udalak erabaki du aurten Txistor Eguna bertan behera uztea. Antolatzen zen 12. aldia litzateke. Herrian ugari ekoizten den produktua goratzeko egunik ez badago ere, Arbizuko Udalak iganderako azoka antolatzea erabaki zuen. Hala ere, azken orduan eta osasun krisialdiaren egoera kontuan hartuta, azoka ez antolatzea erabaki dute. 

Astebururako antolatutako ekitaldien artean kultur emanaldiak daude. Bihar, larunbata, 19:00etan, Hodei Magoaren ikuskizuna izanen da, plazan. 

Guaixe Astekaria inprentara bidali genuenean, Arbizuko udalak oraindik ez zuen azoka bertan behera uztearen erabakia hartu eta horregatik gaurko, urriak 9ko, astekarian azokaren inguruko informazioa zabaldu dugu.