Zetak taldea Hatortxu Rocken ariko da

Guaixe 2020ko aza. 19a, 13:13
Zetak taldea 21. Hatortxu Rocken egonen da. ARTXIBOA

Jaialdia formatuan egitea ezinezkoa denez, ikuskizun itxura emanen diote 21. Hatortxurock-ari. Hainbat musikarik parte hartuko dute, tartean Joseba San Sebastian lakuntzarrak. 

Hatortxu Rock jaialdia euskal presoei babesa emateko eta sakanbanaketaren ondorioak murrizteko helburuarekin jaio zen duela 21 urte. Aurten, pandemia egoera dela eta, ezin izanen dute jaialdi bezala antolatu, eta egoerara moldatuta, ikuskizun forma eman diote. Antolatzaileek esan dutenez, inoiz baino beharrezkoa da Hatortxu Rock antoaltzea: "dispertsioaren gastuei aurre egiteko diru sarrer anagusiak herri egitasmoetatik datoz", eta pandemiak horietako askok bertan behera utzi ditu. 

2021. urteko Hatortxu Rock ikuskizunean, beraz, Euskal Herriko hainbat musikarik parte hartuko dute: esaterako, Maria Antunez, Joseba San Sebastian lakuntzarra, Xabi Solano, Zaloa Urain, Nerea Uribzu eta abar. Erika Olaizola aktoreak eta Lander Garro zinemagileak ikuskizunari ekarpena eginen diote. Bestetik, zeinbat taldeek ere haien lan berriak aurkeztuko dituzte, tartean Pello Reparaz arbizuarraren Zetak-ek. 

Lan berria
Zetak taldeak Hitzeman abesti berria mustu zuen hilaren 13an Orques Grasses taldearekin egindako abesti bat da. Urte bat pasa da Reparazek proiektu berria aurkeztu eta lehenengo diska kaleratu zuenetik, eta abendurako bigarren lana egonen dela aurreratu du musikariak.