Ezkurdiak eta Jakak igandean jokatuko dute Lau eta Erdiko finalerdietako bat, non eta pilotaren katedralean, Eibarko Astelenan. Hil ala biziko partidarako material aukeraketa gaur, osteguna, 11:30ean egingo dute, Astelenan. Ikusmina handia da eta final kutsua duen finalerdi baten aurrean gaudela ez dago zalantzarik.