Egitasmoaren arabera, hondakindegiak 3 metro sakon eta 19.000 metro karratuko zabalera izanen zuen. Hura egiteko 210 milioi pezeta inbertitzea aurreikusten zen, Nafarroako Gobernuak %90 finantzatuko zuen. Bi materien gaikako bilketa egiten zen soilik orduan: beira eta papera eta kartoia. Lehena Vidrala enpresak jasotzen zuen (203.107 kilo 1995ean) eta Emausko Trapuketariek jasotzen zuten papera eta kartoia (104.4047 kilo 1995eko maiatzetik abendura). Sakanak birziklatzen ez ziren sei milioi tona zabor sortzen zituen urtean.