Sexu erasoen salaketa

Guaixe 2021ko urt. 28a, 19:12

Sexu erasoen kontrako kontzentrazioa. Argazkia: @Arbizun

Aintzane Pujana donostiarraren hilketa salatu zuten plazan egindako kontzentrazioarekin.

Mugimendu feministak deituta, hainbat arbizuarrek kontzentrazioa egin zuten “Eraso sexistarik ez! Aski da. Aintzane gogoan” lelopean. Donostiako 32 urteko emakumearen gorpua hilaren 4an aurkitu zuten. Epaileak haren hilketa egotzi die 24 urteko gizon eta 23ko emakume banari eta espetxera bidali ditu. Gainera, epaileak atxilotuei Pujana legez kanpo atxikitzea eta sexualki esplotatzea ere egotzi die atxilotuei. Emakumeen kontrako indarkeriagatik Euskal Herrian aurten hildako aurrenekoa da donostiarra. Euskal Herrian 2003tik indarkeria matxistak 108 emakumezko hil ditu.