Arbizuko Baikor enpresan izan zuen lan istripua 59 urteko gizonezkoak. Ostiraleko 16:20 aldera urtutako altzairu zipriztin bat buruan, aurpegian, lepoan, besoetan eta bularrean erori zitzaion. Horrek erredura larriak sortu zizkion. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak eta Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina joan ziren. Gizonezkoaren egoera aztertu ondoren hura Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eramatea erabaki zuten, han baitago erredura larriak dituztenendako unitate berezia. Haraino helikopteroz eraman zuten.
LAB sindikatuak langileri elkartasuna eta babesa adierazi dizkio. Aldi berean LABek lan istripua salatu du eta antzekorik ez gertatzeko neurriak hartzea exijitu du.