Espainiako Auzitegi Nazionalak arbizuarra eta beste hiru euskal herritar auzipetu ditu ETAk Leitzan 2002ko irailaren 4an leherkariz egindako bategatik. Atentatuaren ondorioz Juan Carlos Beiro guardia civila hil eta beste lau agente zauritu ziren. Ismael Moreno epaileak Guardia Civilak 2020ko garilaren 30ean bidalitako informazioan oinarritu du akusazioa.