Kiroldegiko taberna errentan hartzeko aukera

Guaixe 2021ko ots. 8a, 13:02

Arbizuko kiroldegia.

Udalak enkante bidez emanen du taberna-jatetxearen kudeaketa. Proposamenak 11ra arte aurkeztu daitezke.

Arbizuko Udalak kiroldegiko taberna eta jatetxearen kudeaketa emateko enkantea deitu du. Interesa dutenek otsailaren 11ra arte aurkeztu ditzakete beraien kudeaketa proposamenak. Arbizuko Udalak zehaztu duenez, ostalaritza zerbitzuaren kudeaketan interesa duten pertsonek euskaraz jakin beharko dute, eta zerbitzua euskaraz emanen dela bermatu beharko dute. Deialdian jaso denez, lizitaziorako gutxieneko kanona hileko 350 euro (BEZ kanpo) da, urtero Nafarroako Gobernuak zehazten duen KPIrekin eguneratuko dena.