Urtero moduan, Arbizuko Udalak antolatuta, joan den urtean jaiotako haurrak eta haien senideak zuhaitz landatzea egitera gonbidatuak izan ziren. 2020an Arbizun jaiotakoak zazpi haur dira. Hilaren 7an, igandean, ez ziren guztiak izan. Baina udalak nahi duenari landaketan parte hartzeko aukera zabaltzen dio, eta aukera baliatu zuenik izan zen. Udalak prest zituen zuloetan dozena bat hurritz landatu zituzten. Ondoren auzatea izan zen bildutako guztiendako. Txistulariak bere doinuz giroa alaitu zuen.