Hemezortzi gaztek osatzen dute aurtengo Arbizuko kintada: Alain Gorriti, Haritz Estanga, Iraitz Petriati, Goiatz Mendinueta, Igaratz Reparaz, Ioritz Gorrotxategi, Leire Urkia, Mikel Imaz, Mikel Chacon, Iker Lizarraga, Naroa Nuñez, Nerea Etxabarri, Jeray Terradillos, Xabi Murugarren, Aitzol Gaintzarain, Aintzira Arretxe, Ane Iza eta Higer Balda. 15 urte zituztela egin zuten festetako atorra, kuadrodun txuri-urdina eta bizkarrean Petralak irakur daitekeena.
Gaurtik astearte ihote bitartean festako protagonista izan beharko lukete. Baina COVID-19ari aurre egiteko neurriek festa urte bat atzeratzea ekarri du. 2022an 2003an eta 2004an jaiotako kintoek elkarrekin ospatuko dute kintada. Bestalde, kinto diren gazteen urteko egitekoen artean badira herriko ohiturekin lotutako egin beharrak: astearte ihoteetako txokolate jana, haurrendako jolasak eta herri afaria prestu beharra elkartean baita San Joan bezperan dantzatzea ere. Ihoterik ez da, eta ikusi beharko da aurtengo kintoek San Joan ermitaren ondoan dantzatzeko aukera duten.