Areto futbola

Xotak ezin izan zion Gazte Berriaken golari buelta eman

Guaixe 2021ko mar. 10a, 08:30
Emakumezkoen senior mailako Xota A taldea.

Emakumezkoen Senior maila. 2. multzoa. 4. jardunaldia: Gazte Berriak Antsoain 1 – Xota 0 / Xota B 0 – Txantrea 13

Emakumezkoen senior mailan, Xotako bi taldeendako ahazteko moduko jardunaldia izan zen asteburukoa. Xota talde nagusiak Antsoainen jokatu zuen larunbatean, Gazte Berriak taldearen kontra. 14. minutuan aurreratu zen Gazte Berriak, eta nahiz eta gogotik saiatu, Xotak ezin izan zion egoerari buelta eman eta 1 eta 0 galduta itzuli ziren Xotako neskak Irurtzunera. 

Bestalde, Xota B taldeak sailkapenean hirugarrena den Txantrea hartu zuen larunbatean Atakondoa kiroldegian eta irurtzundarrek ez zuten zortea inola ere alde izan. Jipoi ederra jaso zuten eta 0 eta 13 galdu zuten etxean Txantreakoen kontra. 

Emakumezkoen senior mailako 2. multzoko sailkapenean Orvinak jarraitzen du lider (9 puntu), Gazte Berriak bigarrenarekin puntutara berdinduta. Xota 4. postuan dago (5 puntu) eta Xota B azkena da, 6. postuan, punturik gabe. 

Asteburuan 5. jardunaldia jokatuko da. Larunbatean Xotak Orvina liderra hartuko du Atakondoan, 12:30ean, partida oso garrantzitsuan. Igandean, goizeko 10:00etan, Mutilbera izanen du arerio Xota B taldeak Aranguren kiroldegian.