1896ko apirilaren 15ean jaio zen Ainttonekua etxean Fernando Urkia Bakaikoa. Altsasuko kaputxinoetan ikasi zuen. Handik Oñatira joan apaizetarako ikasteko. Ikasketak bukatu eta Oñatin bertan 17 urtez irakasle izan zen. 1936ko estatu kolpearekin Frantziara lehenik eta Argentinara ondoren joan zen. Saltako gotzain izendatu zuten. Erroman hil zen 63 urte zituela. Idazlea, antzerkigilea, musikagilea eta organojolea izan zen.