Aupa Fran,

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Razkin Mendinueta 2021ko mar. 29a, 11:15

Aste bat pasa duk, 12, 13, 14, 15 egunak. Denetarik izan genian. Ostiralean kontzentrazioa, larunbatean Etxarrin, Pirritx eta Porrotx denontzat. Oihan ia 14 urte pasa eta gero aske gelditu zuan, egun zoragarria familia eta bera zoriontzeko eta besarkatzeko. Gu biok ere trago batzuk hartzen egon gintuan, Arbizuko guraso eta haurrekin gozatzen. Eta ondoren bazkaltzera etorri gintuan.

Larunbatean, manifa ondoren, ezbeharraz jabetu gintuan; latza, gogorra izan huen, ezin sinistu, egunak tristuraz pasa ditugu. Hi gogoratu aldiro begiak malkoak dariola.

Astelehenean batzarra egon  huan  plazan. Herri osoa etorri huan eta momentu gogorra izan huan, parte hartzen zuenak ezin bukatu hire istorioak, malkoak eta negarra. Bi trikitilarik eta abeslariek ere parte hartu ziaten agurrean.

Jende askok hartu zian parte, nik ez nian indarrik ateratzeko eta horregatik idazten diat idazki hau hiretzat eta hire familiarentzat. Maite zaituztegu.

Hik egindako lanari ekingo zioagu. Nik ere bazazkat hire gogorapenak. Bat esango diat, bizikletatik erori eta Sandindeitik odola dariola etorri ninduan eguna. Betaurrekoak galdu, eta jaso nian laguntzari esker Etxarrin zauriak garbitu eta Iruñeara anbulantzian. Nere arreba eta hi agertu zineten hospitalean, ni kamilan etzanda nengoenean. Hurrengo egunean ere agertu hintzen eta eguerdian etorri ginuzkian.

Hirekin zorretan gaudek.