Duatloia

Arbizuko Duatloiak irudi ederrak utzi zituen

Maider Betelu Ganboa 2021ko mar. 29a, 14:45

Eguraldi paregabearekin jokatu zen, larunbatean, Arbizuko Udalak antolatutako 23. Arbizuko Duatloia. Saltoki taldeko Ander Noainek eta Inma Pereirok sekulako erakustaldia eskaini zuten eta haien atzetik sailkatu ziren Mikel Astiz ihabardarra eta Ines Moreno altsasuarra

Arbizuko Duatloia aldi berean Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa izan zen. Sakandarrak primeran aritu ziren: Mikel Astiz eta Ines Moreno Nafarroako txapeldunordeak izan ziren, Sergio Garcia de Eulate beteranoen 1. mailako txapelduna, eta Silvia Perez beteranoen 2. mailako txapelduna. Arbizuko Ibilbide Herrikoian, Hegoi Lakuntza 5. sailkatu zen juniorren mailan.

Erlazionatuak