Balda omenduko dute

Guaixe 2021ko api. 9a, 10:53

Fran Balda Araña hil ondoren Altsasun esker ona adieraziz jarritako pankarta.

Ekitaldia igandean, apirilaren 11n, egin behar zuten, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, osasun arrazoiak direla eta, atzeratzea erabaki dute. Data berria jakinaraziko dute. 

Istripu baten ondorioz hil zen Fran Balda Araña martxoaren 13an. Hura agurtu zuten egunean, herriko plazan, arbizuarrek agurtu zuten, mikrofono irekiaren bidez pentsamenduak adieraziz, kantatuz, edo olerkien bidez. Horren ondoren, Balda omentzeko ekitaldia antolatu du Arbizuko ezker abertzaleak. Antolatzaileek esan dutenez, “omenaldi honen bidez Franek guri ez ezik Arbizuri eta Euskal Herriko askapen-prozesuari emandako guztia eskertu nahi diogu. Horregatik, arbizuarrei nahiz sakandarrei dei egiten diegu bertan parte hartzeko”.