Istripuagatik gidaria ikertua

Guaixe 2021ko api. 12a, 10:11

Istripuaren ikerketa foruzainek egin zuten. Argazkia: @policiaforal_na

Arbizuko kale Nagusian aparkatutako autoen kontra jo zuen.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Arbizu erdian izandako istripu baten ondorioz, auto gidari bat ikertzen ari dira. Gidariak aparkatuta zeuden hainbat auto jo zituen haietan eta bere ibilgailuan kalteak eraginez. Foruzaingoa arduratu zen ezbeharra ikertzeaz eta, jakinarazi duenez, istripua eragin zuen auto gidariak alkoholemia proban positiboa eman zuen.