Txirrindularitza

Iraitz Goñi hirugarren Zarrakaztelun jokatutako Nafarroako Master Txapelketan

Guaixe 2021ko api. 19a, 10:00
Iraitz Goñi, gainontzeko kategorietako txapeldunekin. Argazkia: Nafarroako Federazioa.

Master 40 kategoriako Nafarroako Txapelketan txapelduna izan zen arbizuarra, eta tarteko helmugen saria ere jaso zuen

Igandean 1. Eduardo Escobar Memoriala jokatu zen Zarrakaztelun, aldi berean Nafarroako Master Mailako Txirrindularitza Txapelketa. 81 kilometroko lasterketa gorabeheratsua eta gogorra izan zen. Lagun Onak taldeko Imanol Arizmendik irabazi zuen lasterketa, Zarrakazteluko helmugara bakar bakarrik heldu eta gero (2:05:20). 32 segundora 10 txirrindulariz osatutako taldetxoa sartu zen, eta Iraitz Goñi arbizuarra (Baxurde) 3. postuan sailkatu zen proba absolutuan, baina Master 40 kategoriako Nafarroako Txapelketan lehena izan zen, Nafarroako txapelduna. Horretaz gain, tarteko helmugen saria irabazi zuen arbizuarrak.