Gazte Asanbladak "polizia presentzia itogarria" salatu du

Guaixe 2021ko mai. 6a, 12:07
Arbizuko plazan egindako bilkura. Argazkia: @arbizukoAGA.

Protesta bilkura egin zuen astelehenean

Arbizuko Gazte Asanbladak (AGA) deituta, Atera zuen esku zikiñak Arbizutik! leloa zuen kontzentrazioa egin zen plazan astelehenean. Bilkura horren bidez “herrian dagoen polizia presentzia itogarria” salatu zuen. AGAtik adierazi dutenez, “osasun neurrien aitzakiapean errepresioa handitu dute eta inoiz baino kontrol sozial gehiago dago herrian”. Horretaz aparte, “herriaren itxieraren luzatze zentzugabe honek txakurradaren inpunitatea astebetez luzatu du herritar guztien kalterako”. Asteleheneko bilkuraren bidez “errepresio indarrak alde egitea exijitu” zuten AGAko kideek.