San Isidroko aatea

Guaixe 2021ko mai. 14a, 12:31

Arbizuarrak terrazan. Artxiboa.

Arbizuko Udalak jakinarazi du larunbatean, San Isidro egunez, aate egokitua izanen dela 19:30etik aurrera. 

“Osasun neurriak betez eta banakako edalontzi organikoekin antolatuko dugu aatea herriko plazan. Gure apustua, osasuna arriskuan jarri gabe, ahalik eta ekimen gehien egitea da, egoerara moldatuta bada ere”.

Arbizuko festez aparte, aateak lau egun seinalatutan elkartzen ditu arbizuarrak: maiatzaren 15ean, San Isidro; irailaren 8an, Ama Birjinaren eguna; irailaren 29an, San Migel eta, azkenik, lastailaren 12an, Pilarekoa.