Ekainaren 6an, Fran Balda gogoan

Guaixe 2021ko mai. 25a, 11:34

Fran Balda Arañaren omenez jarritako pankarta Altsasun. ARTXIBOA

Fran Balda omentzeko ekitaldia eginen dute ekainaren 6an, igandea, 12:30ean, Arbizuko Olatzeako belardian

Martxoaren 13an Fran Balda Araña arbizuarra istripu baten ondorioz hil zen, eta apirilaren 11n omenaldia antolatu zuen Arbizuko ezker abertzaleak, baina osasun arrazoiak zirela eta, ekitaldia atzeratzea erabaki zuten. Baina "oraingoan bai", Baldari omenaldia egiteko data berria jarri dute: ekainaren 6an, igandean, 12:30ean, izanen da Olatzeako zelaian. Antolatzaileen esanetan omenaldi honen bidez "Franek guri ez ezik Arbizuri eta Euskal Herriko askapen prozesuari emandako guztia eskertu nahi diogu".