Baldaren omenaldirako argibideak eman dituzte antolatzaileek

Guaixe 2021ko eka. 3a, 08:41
Baldaren omenezko pankarta Altsasun. ARTXIBOA

Ekainaren 6an, igandean, 12:30ean, Olatzea belardian izanen da 'Fran Balda gogoan' ekitaldia, eta bertaratzeko zenbait ohar eman dituzte. Omenaldia streaming bidez ikusteko aukera izanen da ere.   

Osasun egoera dela eta, Fran Balda gogoan ekitaldiaren edukiera mugatua izanen da eta horregatik antolakuntzatik garaiz iristeko gomendioa eman dute. Behin aforoa beteta dagoenean ezinen dela omenaldira sartu esan dute. Ekitaldia igandean, ekainaren 6an, 12:30ean, eginen dute Arbizuko Olatzeako belardian eta aparkalekuetara iristeko Lakuntzatik edo Etxarri Aranatzetik sartzea gomendatu dute ere. Osasun eta segurtasun neurri guztiak jarraituko dira. 

Bestetik, Fran Balda gogoan ekitaldia streaming bidez ikusteko aukera izanen da ere: labur.eus/Baldagogoan estekan.