Zetak-ek euskarazko disko onenaren saria jaso du

Guaixe 2021ko eka. 18a, 10:37
Pello Reparaz MIN sariarekin. @ZETAK_ORG

Espainiako MIN Premios de la Música Independiente sarien barruak jaso du Pello Reparazen proiektuak saria Burgosen asteazkenean ospatutako galan

MIN sariak Unión Fonográfica Independiente elkarteak antolatzen ditu, eta aurtengo edizioaren sari banaketa asteakzenean ospatu zuten Burgosen. Sarietako atalen artean euskarazko disko onenari emandako Etxepare Institutua saria dago eta aurten Zetak taldeak lortu du Zeinen ederra izango den diskoarengatik. Amoranteren Bat edo hiru, Gatiburen Musikak salbatuko gaitu, Liherren Hemen herensugeak daude eta Nogenen Under alt diskoak izendatuta zeuden ere. 

Zetak proiektuko Pello Reparaz arbizuarrak saria, besteak beste, Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzen dituzten gurasoei eskaini zioten "ateak ireki dizkien opari eder hori egiteagatik".