Gazte Asanbladak festetarako egitaraua prestatu du

Guaixe 2021eko ekainaren 23a

Ermitatik bueltan su gainean salto egiten dute arbizuarrek. ARTXIBOA

Ez da normalean festetarako prestatuko lukeena.

Arbizuko Gazte Asanbladak (AGA) festetarako egitaraua prestatu du. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren eraginez, AGAtik azaldu dutenez, “aurten beti bezala ez bada ere, ospatzeko aukera izanen dugu”. 

Egitaraua

  • Garagarrilak 23, asteazkena 
    19:30ean Ermitara igoera. 
    20:00etan Kintoek Maria Lonbreren zaldiya dantzatuko dute. 
    21:30ean San Joandik jaitsiera Txaranga Zidakosekin eta suak.

  • Garagarrilak 24, osteguna
    19:00etan Erasoen aurrean, Argi Bidea aurrera kontzentrazioa.

  • Garagarrilak 26, larunbata. Gazte Eguna
    13:00etan Paella lehiaketa.
    15:00etan Bazkaria eta bingoa.
    18:30ean Gurdiya musikaki.
    19:00etan Ekintzek dute hitza, Arbizun euskias kontzentrazioa.

  • Garagarrilak 28, astelehena. Haurren eguna
    17:00etan Merendua.
    18:00etan Tailerrak eta jolasak.