Udalak balorazio ponentzia berritu du

Guaixe 2021ko uzt. 15a, 10:08
Arbizuko udaletxea eta arbizuarrak terrazan. ARTXIBOA

Hilaren 29ra arte izanen da jendaurrean.

Herriko lur eta eraikienen balorazio ponentzia berritu du. Haren bidez zehazten da zergetan zenbat ordaindu behar duten jabeek. Balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura udal bulegoetan eta www.arbizu.eus webgunean egonen da, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Horretarako epea garilaren 29an despedituko da.