Udazkenerako parte hartze prozesua aurreikusi da

Guaixe 2021ko uzt. 22a, 11:02

Arbizuko eskola zaharra. ARTXIBOA

Udalak eskolen eraikin zaharrarekin zer egin aztertu nahi du arbizuarrekin batera.

2019ko irailaz geroztik eskola publiko berria du Arbizuk. Eta ordutik eskolen eraikin zaharrari hainbat erabilera eman bazaizkio ere, bat bera ez da behin betikoa. Izan ere, Arbizuko Udalak herritarrekin eraikin zaharraren erabilerari buruzko parte hartze prozesua egitea zuen buruan. Bada hura dinamizatzeko Elhuyar enpresa kontratatuko du. Udaletik jakinarazi dutenez, parte hartze prozesua irailaren erdi aldean hasi, eta azaroan despedituko da. Hari buruzko informazio guztia irailean etxez etxe zabalduko duela gaztigatu du udalak.