Aralar mendi magaleko basoan, Zupaaten, pago ikaragarri batean gurutze bat jarria zegoen aspaldi. Mateo Medrano, M. M. Idatzia omen zuen. Urteekin hura hondatu egin zen eta gazte talde arbizuar batek berritzea erabaki zuten eta beste zuhaitz baten gainean jarri zuten gurutze berria. Ordutik arbizuarrak urtero hara joaten hasi ziren. Erromeria mezarekin hasten zen, ondoren bazkaldu egiten zuten, baita kantatu. Herrira bueltatu aurretik gurutzeari Agur Jaunak kantatzen zioten. Agorrileko ama birjinaren hurrengo igandean izaten zen ospakizuna.