Duela 25 urte...

IV. Nafarroako duatloia, Arbizun

Guaixe 2021eko irailaren 7a

66 gizonezkok eta 2 emakumezkok parte hartu zuten  

Arbizuko Udalak honako proba prestatu zuen: 7 km-ko ibilbidea korrika osatzea, 32 km bizikleta gainean, eta, bukatzeko, 3,5 km korrika. Guztira 42,5 km osatu zituzten 68 parte hartzaileek. Haien artean Eugenio Ondarra, Josu Diaz eta Jesus Larrion olaztiarrak eta Sebastian Insausti arbizuarra zeuden. Helmugan lehenak Amador Galbe (1:29:26) eta Maria Angeles Iturralde (2:02:30). Nafarroako txapela azken horrek eta Andres Markinezek jantzi zuten.