Arbizuko Udalak liburuzainaren eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat kontratatzeko hautaprobak egitea onartu du. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko euskara ezagutzea ezinbestekoa izanen da. Probaldia gainditzen duenak C mailako lanpostua lortuko du. Lanaldia bost ordukoa izanen da, baina uneko beharretara egokituko da. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 22an despedituko da.