Zuzenketa liburuzain eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostua betetzeko deialdia

Guaixe 2021ko ira. 22a, 09:12
Arbizuko liburutegia. ARTXIBOA

Udalak jakinarazi du eskabideak aurkezteko epea lastailaren 7ra artekoa dela. Udalak oposizio lehiaketa bidez beteko du. 

Arbizuko Udalak liburuzainaren eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat kontratatzeko hautaprobak egitea onartu du. Deialdia egin zuenean jakinarazi zuen eskabidea aurkezteko epea 15 egunekoa zela. Baina, berez, 30 egun behar dutela ohartu ziren udalean eta, beraz, oposizio-lehiaketan izena eman nahi dutenek lastailaren 7ra arteko epea dute. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko euskara ezagutzea ezinbestekoa izanen da. Probaldia gainditzen duenak C mailako lanpostua lortuko du. Lanaldia bost ordukoa izanen da, baina uneko beharretara egokituko da.