Jon Arretxek JUUL saria jaso du

Guaixe 2021ko ira. 29a, 09:47

Jon Arretxe Lizarran JUUL saria jasotzen. NIE

Aribzun bizi den idazleak Nafarroako Ikastolek antolatzen duen bozketan 'Beti iparralderantz' kontkizunagatik jaso du aipamena. Lizarran egin zuten sari banaketa.

Nafarroako Ikastolen Elkartean urtero antolatzen ditu JUUL sariak. Hauteskunde literarioak dira eta ikasltolako ikasleek euren idazle eta ilustratzaile gogokoenak aukeratzen dituzte. Aurten, besteak beste, Arbizun bizi den Jon Arretxe idazleak jaso du JUUL saria, Beti iparralderantz liburuarekin. 12 eta 16 urte bitarteko ikasleek ematen dute botoa. Sari banaketa irailaren 22an izan zen Lizarrako Julian Romano Musika Eskolan. Aurten Lizarrak hartuko du Nafarro Oinez Nafarroako Ikastolen festa. 


2021eko JUUL sarituak sari banaketan. NIE