Arbizuko udalak udazkeneko ekoizle eta artisauen azoka antolatu zuen, eta jendea gustura ibili zen salmenta postuetan erosketak egiten, ekoizleekin hizketan, edota bertan salgai zeuden hainbat produktu dastatzen. Trikitilarien eta pandero joleen soinuek tarte batean plaza ingurua alaitu zuten.