Lehen sektoreko langileen balioa handitzeko lantegia

Guaixe 2021ko urr. 18a, 13:01

Artzaina, txakurra eta artaldea. ARTXIBOA

Cederna Garalur elkarteak antolatu du. Arbizun dagoen Utzugane Sakanako Garapen Zentroan  izanen da hilaren 21ean eta 28an. Izena emateko: info@cederna.es e-posta helbidera idatzita edo 948 20 66 97 telefonora hots eginda. Plazak mugatuak dira.

Cederna Garalur elkarteak lehen sektorean ari diren pertsonak ahalduntzeko lantegiak antolatu ditu. Lantegi horiek elkartearen beraren “Lehen sektorearen balorizazioa” izeneko proiektuaren barnean sartzen dira, tokiko nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak Nafarroako Mendialdeko herrien tokiko ekonomian duen garrantziari balioa emateko, eta elikadura aberatsa eta osasungarria lortzeko. Lantegiak Arbizuko industrialdean dagoen Utzugane, Sakanako Garapen Zentzoan, iizanen dira hilaren 21ean eta 28an, 09:30etik 13:30era. Launa orduko aurrez aurreko bi saio horiek on line saio pertsonalizatu batekin osatuko dira, parte-hartzaile bakoitzaren ekintza plana sustatzeko.

Garalurren “Lehen sektorearen balorizazioa” izeneko proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENFren finantziazioa du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programaren bidez.