Gazte eguna antolatu dute

Guaixe 2021ko aza. 19a, 12:35
Aurreko gazte egun batean egindako herri bazkaria. ARTXIBOA

Larunbatean izanen da, baina gaurko bada ere egitaraurik.

Gazte eguna ospatuko da bihar Arbizun herriko Gazte Asanbladak antolatuta. Baina biharkoaren aurretik, gaur ere izanen dira ekitaldiak. Arbizuko aurreneko gazte egunak udaberrian hasi ziren ospatzen, baina udazkenera pasa zuen eguna Arbizuko Gazte Asanbladak, eta joan den urteko etenaren ondoren, udazkenean ospatzen den 12. edizioa da. 

Egitaraua 

  • Azaroak 19, ostirala 
    17:00 Mus txapelketako kanporaketak, Argi Bidean. 
    20:30 Pintxopotia eta futbolin txapelketako kanporaketak, Argi Bidean. 

  • Azaroak 20, larunbata 
    11:30 Goxua pilota partidua. 
    12:30 Aate. 
    15:00 Herri bazkaya eta bingo musiketube. 
    18:00 Mus eta futbolin txapelketako finalak. 
    19:00 Argi gurdiya. 
    20:00 Kontzentrazioa. 
    21:00 Bokata jana. 
    22:30 Kontzertuak, Argi Bidean: Herdoil, RudeSka eta Against You.