Azaroaren 27an, eguerdian, foruzaingoak Twitter sare sozialaren bidez jakinarazi zuen Arbizun, NA7100 errepidean, kotxe baten errepide irteera bat ikertzen ari direla. Herritar batek jakinarazi duenez, istripua Dorrako Nenauen izan zen. Foruzaingoak mezuan esaten zuenez, istripuan ez zuten gidaririk topatu.