Dagoeneko hiruzpalau urte ziren Arbizun Kultur Astea antolatzen zutena, 1996koa azaroaren 27tik 30era izan zen. Hasteko Trokolo antzerki taldeak Liburulariak antzezlana eskaini zuen. Mikel Elizagak kontzertua eskaini zuen eta Arantzadi zientzia elkarteko kide batek botanikari buruzko hitzaldia eman zuen irudiz lagunduta. Bukatzeko, Alda Bide elkarteak bertso afaria hartu zuen. Joan zirenak Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren bertsoekin ijili-ajala ibili ziren.