Khitam Awad, Amjad Saed, Ayat Gharabli, E’itimad Mutawa, Fajir, Ishan Rahhal, Nawal Al-Ghsein eta Haneen Hanna-ren istorioen bidez Palestinako emakumezko errefuxiatuek bizi duten errealitatea ezagutzeko aukera eskaintzen du Noor erakusketak. Palestinar errefuxiatuendako Nazio Batuen Erakundeko Agentziak (UNRWA), Nafarroako Gobernuak, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak eta Arbizuko Udalak antolatu dute egitaraua, erakusketaz aparte ostiralerako eskaintza ere baduena.
Egitaraua
- Noor erakusketa birtuala
Otsailaren 14ra arte www.mujeresqueiluminan.es webgunean. - “Misio humanitarioa Gazan” ihes gela
Otsailaren 4an, 17:00etatik 18:00etara eta 19:00etatik 20:00etara Arbizuko udaletxean. Izena emateak: anitzartean@gmail.com. - Palestinako errefuxiatu batekin hitzaldi mahai-ingurua
Otsailaren 4an, 18:00etatik 19:00etara, Arbizuko udaletxean.