Udalak bi garbitzaile berri ditu

Guaixe 2022ko ots. 15a, 11:41

Arbizuko udaletxea eta jendea terrazan. ARTXIBOA

Aurki hasiko dira lanean.

Oposizio lehiaketa bidez, Arbizuko Udalak bi garbitzaile lanpostu bete ditu. Hautaketa prozesua despedituta Mari Carmen Onda Berastegi eta Lidia Gartziandia Razkin Arbizuko Udalaren zerbitzuko garbiketako langile dira, D mailakoak. Bien egitekoa da udal eraikin eta instalazioetan sortzen diren beharrei erantzutea. Haien lan ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituta egonen da une oro. Oposizioan parte hartu eta lanposturik gabe gelditu diren pertsonekin Arbizuko Udalak zerrenda eginen du, beti ere, prozesuan lortutako puntuazioa errespetatuz. Langileen baja, opor, baimen, lizentzia edo bestelako egoeretan ordezko izateko hots eginen lieke udalak.