Kale Nagusian konponketak egin ziren

Guaixe 2022ko ots. 17a, 11:19

Arbizun egindako konponketetako bat.

Kalea berritu ondorengo sortutako kalteak konpondu dira.

Karrika nagusia 2019an berritu ondoren, atzera ere, langileak kalera bueltatu ziren duela bi aste. Lanak egin ondoren, zenbait akats atzeman zituen Arbizuko Udalak eta lanak egin zituen enpresari haiek konpontzeko eskatu zion. Besteak beste, lurpeko sareetara iristeko metalezko erregistro tapen inguruan porlana hondatuta zegoen eta hura konpondu dute. Lanak iraun bitartean langileek segurtasunez aritzeko trafiko desbideratze txikiak egin dira kalean bertan.