Zuhaitz eguna ermita inguruan

Guaixe 2022ko ots. 18a, 14:01

Familiak zuhaitzak landatzen San Joan ermita ondoan. ARTXIBOA

Igandean, 12:30ean, plazan jarri dute hitzordua.

Beste behin Arbizuko Udalak Zuhaitz Eguna antolatu du eta, ohi duen moduan, aurreko urtean jaiotako umeak eta haien familiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera. Hamahiru familiek jaso dute udalaren gonbidapena. Hitzordua 12:30ean plazan jarri dute eta handik San Joan ermitarantz joko dute. Eraikinaren parean dagoen belardiak urtero zuhaitz berriak jasotzen ditu, eta aurten ere hala izanen da. Udalak zuloak eginak utziko ditu eta han hurritzak sartu eta lurra zainetan botatzea izanen da parte hartzaileen egitekoa. Despeditzeko, aatea izanen da.