Hau, hura edo bestea. Lagun kuadrillak zertaz mozorrotu erabaki eta guztia prestatu ondoren, bihar eguerdian haiek mustutzeko garaia izanen da. Irudimena kalera atera eta kalejira koloretsu bateko hasiera emanen diote ihote ospakizunei arbizuarrek bihar. Astearte ihoteko mozorroa honako elementuek osatzen dute: zaku edo arpilera oihala, jantzi zaharrak, ohegainekoak… halakoak jantzita txatarmorru bihurtuko dira arbizuar batzuk. Eta zigorra eskuan jendea berotzeko gogoz ibiliko dira. Baina zerbait berezia baldin badu Arbizuko ihoteak aittu-amiñek zein fin duten ikustea da.
Egitaraua
- Otsailak 26, larunbata. Hiri ihotea
12:30 Herri gosaya, plazan.
13:00 Kalejira herriyen barna.
14:00 Haurren bazkaya, Alda bide elkartean.
15:00 Helduben bazkaya, Alda bide elkartean.
18:00-23:00 Jotatxo dj, Argi bidea elkartean. - Otsailak 27, igandea
10:00 Kintuek diruba biltzen. - Martxoak 1, asteartea. Herri ihotea
12:00 Haurrek pixket eskien.
16:00 Haurrendako jokubek.
17:45 Beenduba.
18:00 Herriko dantzayek herritik barna.
20:00 Amiña ta aittuna.
20:30 Aatea.
21:30 Kintuek prestatutako afaya.