Ihoteak-Inauteriak 2022

Txatarmorruek ihoteei amaiera eman diete

Irati Altzelai Karasatorre 2022ko martxoaren 2a

Arbizun atzo, astearte inauteri eguna, herri ihoteen garaia zen eta txatarmorruak zaku eta arpilera oihala, jantzi zaharrak eta abarrak soinean eta zigorra eskuan jendea berotzen aritu ziren. Ondoren, aittun-amiña erre zituzten.