Emakume Langileen Eguna 2022

Asteburu morea

Arbizun atzo egindako elkarretaratzea.

Autodefentsa feminista ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago, baita emakumezkoen bazkarian parte hartzeko txartelak eskuragai ere.

Atzo Zaintzarako sistema publikoa orain lelopean kontzentrazioa egin ondoren, Arbizuko Bilgune Feministak eta Arbizuko Udalak Emakume Langileen Egunaren kontura egitaraua prestatu du astebururako. Tartean autodefentsa feministako ikastaroa dago, ostiralean eta larunbatean izanen dena. Hartan izena eman nahi duenak arbizukobf@gmail.com e-postan eman behar du izena. Bestalde, larunbaterako emakumezkoendako bazkaria prestatu dute. Bazkaltzera joan nahi dutenek Lonbretxe dendan, Kiroldegia eta Juanito tabernetan eros ditzakete txartelak. Langileek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta ikasle eta langabetuek 15. 

Egitaraua 

  • Martxoak 11, ostirala 
    Autodefentsa feministako ikastaroa. 
  • Martxoak 12, larunbata 
    Autodefentsa feministako ikastaroa. 
    13:00 Trikipoteoa. 
    14:30 Emakumeen bazkaria, Alda Bide elkartea.