Udalak zirkulazio zerga kobratuko du

Guaixe 2022ko mar. 24a, 11:16
Gurdia duen autoa karrika Nagusian behera. ARTXIBOA

Maiatzaren 22ra arteko epea dago ordaintzeko.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo zirkulazio zerga kobratuko duela aurki. Ordainagiriak dituzten arbizuarrei kontu korrontean kargatuko diete. Eta ordainketak helbideratu gabe duten herritarrek, berriz, maiatzaren 22ra arteko epea izanen dute. Udaletik gaztigatu dutenez, ordaindu ezean agentzia betearazlearen bidez kobratuko da.