Zeinen ederra izango den Zetak taldeak pandemiaren "erdi-erdian" kaleratu zuen abesti bat da. Apirilaren 2an abestiak beste dimentsio bat hartuko du, ZEIDFest Zeinen ederra izango den jaialdia bihurtuko delako ere. Iratxe Reparaz Beaskoetxea arbizuarra festibalaren antolakuntza eta komunikazio taldeko kidea da. "Gu ere oraindik ikusten ari gara zer dimentsio hartzen ari den jaialdia bera. Egia esan, duela bi urte inguru, ez genuen horrelako zerbait bilakatuko zenik pentsatzen".
Denboran atzera egin behar da ZEIDFest-aren sorreraz hitz egiteko; 2020ko apirilera, gutxi gora behera. Covid-19 birusak eragindako pandemiaren lehenengo egunak ziren, konfinamenduaren lehenengo hilabetea. Kontzertu eta jaialdi guztiak bertan behera gelditzen ari ziren, eta Pello Reparaz, Zetak taldeko kidea, insipiratu zen: "Zeinen ederra izango den abestia idatzi zuen, nik uste benetako sentimendu batetik sortua. Horrela ikusi zen gizarteak ere bere egin zuenean sentimendu hori". Horrelako mezu bat entzuteko "beharra" zegoela esan du Iratxek. Pellorekin telefono dei batean eta ikusita jendea "oso desanimatuta" zegoela ikusita, jaialdia sortzeko ideia sortu zen.
"Eta abesti hau jaialdi bat bihurtzen badugu? Hasieran erokeri bat zirudien"
"Pellok betidanik jaialdi bat antolatzeko ametsa izan du, baina ez zeukan momentu hortara arte arrazoi bat. Baina orduan esan zuen, eta abesti hau jaialdi bihurtzen badugu?". Erokeria zirudien arren, momentu horretan jaialdi guztiak bertan behera gelditu zirelako, jaialdi bat antolatzen hasi ziren. "Bat-batean guk jaialdi berri bat atera genuen eta mundu guztia harrituta gelditu zen". Aste batean 1.500 sarrera saldu zituzten, "ezer esan gabe, hau da, ez genuen non izango zen esan, zer talde egongo ziren...". Jendeak beharra zuen, "jaialdi handi bat egiteko beharra ikusten zen".
"Jendearen 'feed-back' eta harrerai kustea eta jarraitzea gustatzen zaigu"
Zetak proiketuaren barruan egiten dituzten gauzatan "berdina" gertatzen zaiela aitortu du Iratxek. "Oso anbiziosoak gara, eta gustatzen zaigu pila bat jendearen feed-back-a ikustea, jendearen harrera, eta horren arabera gure ideiak moldatzen joaten gara". ZEIDFest-ek izan zuen harrera ona, "interesa piztu zuela", eta jendea laguntzeko prest zegoela ikusita, zerbait "handiagoa" izan behar zuela pentsatu zuten. "Ez zeukan zentzurik Zeinen ederra izango den mila pertsonako jaialdi bat izatea. Zerbait handia izan behar zuen". Bi urte daramatzate lanean jaialdi hori nola gauzatu, non eta abar. "Eta, azkenean, nik uste lortu dugula".
Bi urtetan hasierako ideia "asko handitu" da, baina helburuak berdina izaten jarraitu duela esan du Iratxek: "Bi urte hauetan zehar xehetasun deseberdinak ikusi ditugu". Arbizuarraren hitzetan, "jaialdi bat da mundu guztiaren sentimendu batetik sortu zena, eta ez duena ulertzen ez arrazaz, ez klase ekonomikoz, ezta pandemiaz... ere".
Esperientzia bat
ZEIDFest jaialdiaren asmoa "mundu guztiarentzat" izatea da. "Gure oinarra Euskal Herria da, euskaldunak, baina ateak ireki behar ditugu beste hizkuntza eta estilo guztietara. Aurreiritziak kendu, eta denetarik entzutea". Jaialdi "oso irekia" izango da. Hortaz, musika estiloen aldetik pop, elektronikoa, folk, haurrendako ikuskizunak eta abar izango dira. "Egun osoko jaialdi bat izango da, adin guztietarako, bi eszenatoki egongo dira: Naiz eta La Salve". Egunean zehar kontzertu desberdinak egongo dira, eta goizean haurrendako izango diren arren, "denborarekin hasiko dira helduendako musika doinuak". Eguerdian Tanxugueiras talde galegoa egongo da, "eta hor hasiko da kaña".
Kontzertuekin batera espazio gehiago egongo direla azaldu du Iratxek. "Kanpoan food-truck-ak edo janari furgonetak egongo dira, Gaztea irratiaren DJ set bat, arropa eta produktuen azoka... "Ez aspertzeko. Festa handi bat izango da". Esperientzia bat. 10.000 pertsona inguru joango direla aurreikusten dute. "Ez dela gutxi”.
Ilusioa eta lan egiteko gogoa "kutsatzen" direla esan du Iratxek, eta jaialdia antolatzen "oso babestuta" daudela esan du. Besteak beste, Panda Artist Management eta Jon Arratibel Hatortxurock-eko zuzendaria izan dituzte lagun.
Atzera kontua hasi da eta dagoeneko "gauza garrantzitsuenak itxita" dituztela esan du Iratxek. Promozio lanarekin ari dira orain, baita prdukzioan gauzak presatzen ere. Jaialdiaren informazio guztia zeidfest.eus webgunean kontsultatu daiteke, eta "ongi pasatzeko eta disfrutatzeko" aholkuak eman ditu Iratxek. Hogei bat autobus antolatu dituzte.
Momentuz buru belarri ari dira aurtengo ZEIDFest "ahaztu ezina" izan dadin, baina ez dituzte ateak ixten, "eta izan daiteke errepikatzea".
Goi mailako kartela
"Gure asmoa zen jaialdi hau euskal panoramako garrantzitsuena izatea, eta hartu ditugu momentu honetan Euskal Herriko talde potenteenetarikoak". Kanpoko taldeekin ere maila berean jartzea zen haien nahia. "Askotan Euskal Herrian egin diren jaialdietan kanpoko taldeak etortzen dira, eta bertakoei ez zaie garrantzirik ematen, eta guk ez genuen hori". Protagonismo bera eman diete, "edo gehiago. Guretako ezinbestekoak dira euskal talde horiek".
Ordutegia | La Salve eszenatokia | NAIZ eszenatokia |
12:00 | Ene Kantak | |
12:15 | ETS | |
13:15 | Maren | |
13:30 | Ptazeta | |
14:15 | Anne Lukin | |
14:45 | Tanxugueiras | |
15:15 | Bengo | |
16:00 | Sua | |
16:30 | María Arnal & Marcel Bagés | |
17:00 | Luna Ki | |
18:00 | Gatibu | |
18:15 | Dupla | |
19:15 | Motxila 21 | |
19:45 | Los Chikos del Maíz | |
20:30 | Ezpalak | |
21:30 | Iseo&Dodosound | |
22:00 | Lildami | |
23:00 | Zetak | |
23:30 | DJ Adrianna Gaultier | |
00:30 | Zoo |