Udalaren dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza egin du

Guaixe 2022ko mar. 30a, 11:11

Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Hasierako onespena eman dio.

Arbizuko Udalak hasiera batez onetsi zuen udal dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza fiskala. Ordenantza jendaurrean jarri da eta bihartik aurrera hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.