Udaberriko azokaren atean

Guaixe 2022ko api. 21a, 09:33

Jendea lore eskaintza begira. ARTXIBOA

Igandean, 11:00etatik 14:00etara, eginen da. 

Ezaguna da Arbizuko karrika Nagusia eta beste hainbatek hartzen duten kolore ugaritasuna, balkoiak loredun landarez betetzen baitira. Arbizuarrek eta bisitariek lore eta landarez hornitzeko aukera izanen dute udaberri garai honetan. Izan ere, igande goizean herriko plazak hamaikagarren udaberri azoka hartuko baitu. Ohi bezala, landare eta lore postuez aparte, bestelako salmenta postuak ere izanen dira Arbizun.